Posted by: infor4maila on: Martxoa 30, 2009
Blog honetan internet erabiliz lanak aurrera ateratzen ditugu, baina zer dakigu benetan internetez?
Aurki itzazu hurrengo galderei eta honen arabera egin ezazu azken galderarn ausnarketa:
1.- Jakin al daiteke interneten aritzen den gendearen nortasuna?
2.- Zer era daude bakoitzaren pribatasuna lortzeko?
3.- Interneteko erosketak seguruak al dira?
GALDERA NAGUSIA:
Zer pausu edo ekintzak egin behar dituzu zure nabigazioa segurua izateko.
Laguntzak:
Laguntza gehiago kontuzdatos, bideoak, estekak .
Posted by: infor4maila on: Martxoa 3, 2009
Ikusi duzun bezala, lan teorikoan irudi batek zer ezaugarri garrantzitsu dituen eskatzen zaizu. Apurtxo bat lagunduko dizut; entzun al duzu noiz bai irudi batek mila hitz baino gehiago esaten duela? Horixe baietz! 
Irudien ezaugarri bat, mezua emateko duen indarra , erakargarritasuna da. Bigarren bat, azkartasuna izango litzateke. Eta bukatzeko, ikuspegi faltsua edo benetazkoa ez den informazioa eman dezake.
Posted by: infor4maila on: Azaroa 24, 2008
Marren sailkapena egitea ez da gauza erraza. Sailkatzekotan, bi aukera ditugu:
marra geometrikoak (trazoak) marra zehatzak izaten dira, tresna desberdinekin sortutakoak (erregelak, arkatz gogorrak eta abar)

geometrikoa
marra libreak (grafismoak) askoz libreagoak, eskuak agintzen du. Indar asko izaten dute.

Posted by: infor4maila on: Azaroa 17, 2008
Hemen ditugu 1. ebaluaketan egindako tailerreko lanak ikusgai:
Posted by: infor4maila on: Apirila 22, 2008
Ikusten dudanez, gai honekin nahiko galduta zaudete eta laguntza txiki bat emango dizuet.
Hasteko, irudiaren ezaugarri nagusiena, AZKARTASUNA da, hau da, irudi bat ikusi eta interpretatzeko abiadura beste eratako informazioa baino askosez azkarrago jasotzeko gaitasuna dugu (horregatik esaten al da irudi batek mila hitz baina gehiago esaten digula?).
Ematen digun INFORMAZIO mota ere garrantzitsiua da ESTETIKOA, INFORMATIBOA e.a… izan daiteke.
Baina kontuz! irudi batek mezu FALTSU edo nahaskor bat eman dezake ere.
Posted by: infor4maila on: Otsaila 27, 2008
Posted by: infor4maila on: Otsaila 19, 2008
Gai izango al zinake errealitateko objetu bat paper batetan ipintzeko? Argi dago ezetz! baina badaude “truko” batzuk hau lortzeko, hauetako bat perspektiba da.
Perspektiba mota asko dago: isometrikoa, konikoa, kabailera,… baina guztien helburua bi dimentsiotan 3D-ko errealitate bat ahal den erreala adireztea.

Posted by: infor4maila on: Otsaila 2, 2008
Bideo honetan koloreen arteko nahasketak ikus eta ikas ditzakezu.
Posted by: infor4maila on: Azaroa 21, 2007
Posted by: infor4maila on: Urria 19, 2007
Hemen duzu ikasturte honetan landuko ditugun gai batzuk: